Aspaldian darabilgun asmo bat proposatzen dizuegu: Euskaraz jira biraka. Astebeteko ibilbidea bizikletaz Euskal herrian barrena; euskaraz bizitzeko aukera, leku ederrak eta giro ezin hobea.
Egunak: Uztailaren 29tik abuztuaren 6ra bitartean.
Irteera : Gernikako tren geltokia. 11tan
Etapak: Gernika – Ondarroa (39,2Km)
Ondarroa – Ormaiztegi (62,52km)
Ormaiztegi – Irurtzun (51,97km)
Irurtzun – Elizondo (57,35km)
Elizondo – Etxalar (50km)
Etxalar – Andoain (65km )
Andoain – Azkoitia (41,59km)
Azkoitia – Lekeitio (47,92km)
Lekeitio – Gernika (24,26km)
Lo egiteko tokiak: frontoiak eta eskolak.
Prezioa: 12€ bazkideak eta 15€ bazkide ez direnak.
Kopurua: 30 lagunentzat.
Izena ematea: Bazkideak, ekainaren 2tik 25era.
Beste guztiak 12tik 25era, lekurik balego.
Eposta bidali euskarazjirabiraka@gmail.com honetara izen abizenak eta telefono zenbakiarekin.
Informazio gehiago: info@bizizbizi.org
Tfno: 667 462 123
Oharra: Jarduera honetan parte hartzeko guztiz beharrezkoa izango da euskeraz jakitea, horixe baita bere helburua euskeraz mintzatzea. Parte-hartzaile bakoitzak izango du
bere buru edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna. Ez da izango laguntza autorik.
Leave A Comment