Aurten uztailaren 1 eta 2an izango dira. Aurtengo honetan Bizkaiako mendi burniak ezagutzeko aukera izango dugu.
Ibilbide hau historiaz zamatutako bidea dugu. Esan daiteke hau izan dela Bizkaiaren industrializazioaren sehaska.
Garai bateko meatzetako tren bideak gaur zeharkatu ditzakegu edertasunez beteta bide berdeak bihurtuta. Tren horiek minerala mendietatik itsasontzietara eramaten zuten.


(Sestao Galdames lineako trena)

La Arena hondartza, Pobeña, Muskiz, Galdames, Traslaviña, Balmaseda, Sodupe eta abar bide berdeak ditugu adibide. Tren bide zahar horiek ondo baino hobeto pasatuaraziko gaituzten, Bilbotik Bilbora bi etapa osatuz lotuko ditugu.

Etapak:

1. BILBAO – GALDAMES.
Irteera goizeko 10:00etan izando da. Mesedez prest egon zaitezte ordu horretan pedalei eragiteko.
60 km inguruko etapa. Bilbotik irten eta ezkerra aldetik La Arenako hondartza, Pobeña, Kobaron eta Campomar itsasoko zamatzeko tokia, gero Gallartaraino itzulia egindo da. Bertan meatzaritzaren museoa bisita daiteke. Bizikletaz joanez gero dohainik da. Handik Galdamesko bide berdea hartuz La Balastera meatzarien herritik pasako gara, La Aceñako tren geltoki zaharra eta bertako atseden gunetik zeharkatuz Galdames herrira iritsiko gara. Bertako frontoian egingo dugu lo.
Inori etapa luzea egiten bazaio 10 km gutxiago egiteko aukera ere badago Pobeñaraino iritsita Kobaronera igo gabe.
2. GALDAMES – BILBAO
Irteera ere hamarrak inguruan izango da.
Bigarren egun honetan ere 60 km inguru egingo dira. Frontoia topatu dugun bezala utziz eta gozaldu eta gero
Artzentalesko Traslaviña auzoko bide berdea hartuko dugu. Bide berde honetan hainbat gune interesgarriak bisitatu daitezke, besteak beste, Pobal burdinola, Catalina meategiko konplexua El Castañon, bere labe handiekin, eta abar.
Bide berdea bukatutakoan Balmasedaruntz joko dugu Bezi portua gaindituz. Hemendik garai bateko treneko arrastoa jarraituko dugu poliki poliki beherantza Bilbora iritsi arte.
Hemen, baten bati etapa luzea edo berandu egiten bazaio pasatuko garen herri bakoitzean trena hartzeko aukera izango da.
Azken ohar bat. Pertsona bakoitza arduratuko da bere janariaz eta ez ahaztu, bada ez bada ere txubaskeroa eta bizikleta konpontzeko tresneria, partxeak, camara aldatzeko eta abar.