Aurten hondartzara joango gara. Bilbo Handia, Uribe kosta eta Meatzaldea lotuko ditugu.

Ekainaren 25 eta 26an.

25an goizeko 11:00etan Bilboko Gran Via 25ean, Foru Aldundian. Izan puntualak mesedez ez baitkara bakarrik irtetzen eta ezin izango da itxaron.

Bilbotik Gorlitzera joango gara bertako kanpinean lo eginez eta urrengo egunean Ibaizabal ibaiaren ezkerraldetik itzuliko gara.

Martxa zeharkaldi bat izango da, hau da, kanpinerako beharrezkoa den guztia eraman beharko da, denda, lo sakua eta esterilla. Bungalowak aspalditik beteta egonik bakar bakarrik kanpin dendan lo egin ahal izango da.

Lehenengo 14 kilometroak, Bizkaian bidegorri seguruak eta interkonektatuak eskatzen duen hileroko jai-martxarekin batera hasiko gara pedalei eragiten.

Gaur egun Ibaizabal ibaian zehar bizikleta-lotura segurua, Bilbao, Basauri, Etxebarri eta Galdakao herriak bat egin dezaten, aldarrikatzen ari gara. BIDEGORRIA GALDAKAORA ORAIN!!!

Gero poliki poliki, kostarantz eginez, Bizkaiako paraje ederraz disfrutatuko dugu. Mendi porturik ez da egongo, bai ordea aldapak. Kilometro gehienak porlanezkoak izango dira. Lasai joango gara, egunak luzeak bait dira.

Nahi izanez gero Bilbotik Plentziara 20 minutuero dago metroa eta Plentziako metro geltokitik kanpinera 10 minutu dira bizikletaz.

Urrengo egunean Bizkaiako zubitik Ibaizabal ibaiaren beste aldera gurutzatuko gara eta La Arenako hondartzan bazkaldu eta atseden hartu ahal izango dugu.

Jarraian Bilbora itzuliko gara eta elkarri agur esango diogu.

Parte hartzeko, izena, telefonoa eta ea kanpinean lo egingo duzun esanez, email bat bidali helbide honetara: meapunto@bizizbizi.org

 

25 eguna 57,63 km.

https://es.wikiloc.com/rutas-cicloturismo/bilbao-gorlizko-kanpina-103716446

26 eguna 63,32 km.

https://es.wikiloc.com/rutas-cicloturismo/gorlizko-kanpina-bilbao-103716858