Vasco Navarro trenbide berdea. Ekainaren 22 eta 23an

Ekainaren 22an. ACEDO-MAEZTU-KORRES-BUJANDA-ACEDO

Hitz ordua 10:30etan izango da Nafarroako Acedo kanpinean. Mesedez, puntualak izan.
60 km inguruko etapa izango da.

Larunbata honetan Nafarroako Acedo herritik Arabako Maeztu herrira doan vasco navarroko bide berdearen zatia ezagutuko dugu. Bide berdean lur zapalduko 24 km inguru izango dira. Desnibela txikia izango da.

Erdi aroko herri batzuetatik pasatuko gara. Haien artean Antoñana dugu non oraindik bere harresi parte bat zutik mantentzen da. Maeztun bide berdea uzten dugu eta Izkiko parke naturalean sartuko gara. Aldapak hasten dira.

Parke honetan biodibersidade handia dago eta animali espezie desberdinak bizi dira.

Basurdeak, basakatuak, Lepahoriak, azkonarrak, lepazuriak, arranoak, ontzak, okilak eta abar.
Corres herrian dagoen atseden lekuan bazkalduko dugu. Herri honetan ere parkeko interpretazio bulegoa dago.

Hemendik poliki poliki kanpinerantz itzuliko gara.

https://es.wikiloc.com/rutas-cicloturismo/acedo-maeztu-korres-bujanda-acedo-36540315

 

Ekainaren 23an. ACEDO-MONAST. CODES-TORRALBA DEL RIO-GENEVILLA-CAMPEZU-ZUÑIGA-LANA-ACEDO

Egun honetan ere beste 60 km inguru egingo ditugu. Acedotik abiatuta Codes mendilerroaren inguruan ibiliko gara. Bertan Codes monastegia dago. Badirudi monastegia benediktinoak hasi zirela eraikitzen 900 eta 1000 urte bitartean.

Kanpinera itzultzean Lana bailara ezkutuan sartuko gara. Bailara hau bere kokapenagatik eta neguko baldintza gogorrengatik Errusia txikia ezagutzen da.Nafarroan azken ikatz egileen azken gunea da.

https://es.wikiloc.com/rutas-cicloturismo/acedo-monast-codes-torralba-del-rio-genevilla-campezu-zuniga-lana-acedo-36661188