Aurten hondartzara joango gara. Bilbo Handia, Uribe kosta eta Meatzaldea lotuko ditugu.

Ekainaren 17 eta 18an.

Bilbotik Gorlitzera joango gara bertako kanpinean lo eginez eta urrengo egunean Ibaizabal ibaiaren ezkerraldetik itzuliko gara.

Martxa zeharkaldi bat izango da, hau da, kanpinerako beharrezkoa den guztia eraman beharko da, denda, lo sakua eta esterilla. Bungalowak beteta egonik kanpin dendan lo egingo dugu.

Lehenengo kilometroak, nahikoa urbanoak izango dira. Bizkaian bidegorri seguruak eta interkonektatuak eskatzen ari gara hilero jai-martxa batekin, #BidegorrituBizkaia, BIDEGORRIA GALDAKAORA ORAIN!!! lelopean.

Gero poliki poliki, kostarantz eginez, Bizkaiako paraje ederraz disfrutatuko dugu. Mendi porturik ez da egongo, bai ordea aldapak. Kilometro gehienak porlanezkoak izango dira. Lasai joango gara, egunak luzeak bait dira.

Nahi izanez gero Bilbotik Plentziara 20 minutuero dago metroa eta Plentziako metro geltokitik kanpinera 5 minutu dira bizikletaz.

Urrengo egunean Bizkaiako zubitik Ibaizabal ibaiaren beste aldera gurutzatuko gara eta La Arenako hondartzan bazkaldu eta atseden hartu ahal izango dugu.

Jarraian Bilbora itzuliko gara eta elkarri agur esango diogu.

17an goizeko 11:00etan Bilboko Arriagako enparantzan. Puntualitatea eskatzen da, mesedez.

Parte hartzeko, izena, telefonoa eta ea kanpinean lo egingo duzun esanez, email bat bidali helbide honetara:

meapunto@bizizbizi.org

17 eguna 57,63 km.

https://es.wikiloc.com/rutas-cicloturismo/bilbao-gorliz-134732833

18 eguna 63,32 km.

https://es.wikiloc.com/rutas-cicloturismo/gorlizko-kanpina-bilbao-103716858