Leire, fikziozko izena da, 77 urte ditu, benetako adina, eta bizikletaz ibiltzen ikastea erabaki du: “77 urte ditut” ia entzunezina den tonu batean esan dit, “ez esan inori, nire lagunek erotuta nagoela uste dute, baina beti ibili nahi izan dut bizikletaz”. Eta nik behin eta berriz ez dut emandako hitza betetzen harrituta bait nago, pedalei eragitean duen oreka, nagusitasuna eta dotoretasuna ikusita.

Elkarren arteko laguntzaGure ikaslerik gazteena 20 urte ingurukoa da eta irribarre egiten du etengabe, irribarre egiten dio beldurrari, ahaleginari, irribarre egiten dio bizikletarekin duen esperientzia berriari, guri…

Adina desberdina izan arren, biek dute helburu bera, oreka bilatzen dute, bizitzan aurkitzeko gauza zailenetariko bat, eta biek aurkitu dute, gutxienez bizikletan.

Gure beste ikasle bat erretiroaren atarian dago, eta, bizikleta eskura izan arren, inoiz ez zen interesatu. Orain emazteak konbentzitu du ikas dezan eta horrela elkarrekin paseatzeko aukera izan dezaten.

Ikastaro honek sortzen duen grina hain da aparta non ikasle batzuk Berangotik, Laudiotik, Areetatik eta Gipuzkoatik etortzen baitira.

Pedalei eragiten dien ikasle batek seinale bat egin dit nire arreta erakartzeko. “Nola biratzen da” galdetu dit. “Begiradarekin eta gorputzarekin biratzen da, leun-leun, biraketa zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta errazagoa da; farolei eta bankuei begiratzea beraz, ez da komeni”

“Zertan ari dira?” Buenos Aireseko azentua duen turista batek galdetu dit eta kontatu diot. “Biziz Bizi hiri txirrindularitzako elkartearen boluntariotza ikastaroa da, helduei bizikletaz ibiltzen irakasteko” “¡Ah. qué bueno!”,dio, “les felicito” eta bikotekide irribarretsu bati jakinarazi dio.

Eta, beste behin ere, monetizatu gabeko espazioak eta berdinen arteko jakinduria partekatzeak duen garrantziari buruz, eta bizikletaren ahalmen sendatzaileari buruz hausnartu dut. Ikastaro hauetan dena ez dela diruz ordaintzen jakin badakigu nahikoa da irribarre bat, esker oneko keinu bat.

 

Ikasle batek esan digu ikastaroa terapeutikoa izan dela. Hunkitu egin da zaintza eta laguntza desinteresatuaren keinuarekin. Uste du eraman handiko pertsonak garela baina batez ere sutsuak gara eta lehengo ikastaro hartatik urte asko igaro badira ere, zuen ahalegina, adorea, ausardia eta sufrimendu-gaitasuna hunkitzen jarraitzen dute, eta, hala, jesarlekuaren gogorgoa, tentsioa, hanketako moratoiak eta balizko erorketak pasadizoak baino ez dira arrakastaz beteriko prozesu batean.

Biziz Bizin bizitzarako sare txikiak ehuntzen jarraitzen dugu, Louise Michelle, Emma Goldman, Kropotkin eta elkarren arteko laguntza oroiminez.

Betiko lez, plazer bat.

BIZIZ BIZI