Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroaren kronika. Udaberria 2022

Aste honetan emakume mordo batek ikasi du berriro ere bizikletan ibiltzen. Ahaldunak, orekatuak, adoretsuak, askotarikoak, sufrituak, sistema patriarkalak hala eginak… Osagarriak? Betikoak, hala nola, ausardia, indarra, grina, kemena, ilusioa eta gogoa, gogo handia.

Zalantzarik gabe, hau da edozein irakaslek eman nahiko zukeen ikastaroa, eta horrela izan da Biziz Bizi elkarteak bizikletan ibiltzen ikasteko borondatezko eta doako ikastaroak eman izan dituen 23 urteetan.

Ziklo honi amaiera emateko, 1.000 pertsona baino gehiagok, ia emakumeak guztiak, bizikletan ibiltzen ikasi dute Biziz Biziko bazkideen borondatezko jarduera honi esker. Batzuetan planetak lerrokatu egiten dira eta bateratze perfektua gertatzen da. Haien ikasteko grinak eta adoreak bat egin dute gure irakasteko gogoa eta grinarekin. Tentsioz betetako urteak izan dira, nerbioak, irribarreak, erorketa bat edo beste, ubelduraren bat edo beste eta mila pila patata tortilla amaierako askarietan.

Baina arrakasta ez da bakarrik ikasten dutenena, arrakasta ere saiatzera ausartzen direnena da, nahiz eta lortu ez, horrexegatik, gure begirune handiena beraientzako.

Ostegunean Nekanek mezu elektroniko bat idatzi zigun, esanez ikastaroa utzi behar zuela, asteleheneko erorketan, batzuetan tamalez, erorketak suertatzen dira, min hartu zuela eta; Ibuprofenorekin mina kontrolatzen saiatu bazen ere, 3 egunen ondoren, ez zuela lortu. Espero zuela gure hurrengo ikastaroan izena eman ahal izatea eta lan zoragarria egiten dugula ere esaten zigun. Nekanek esan zuen bizikletan ibiltzea erditu baino gehiago kostako zitzaiola.

Arrakasta zurea da Nekane, zure ikasteko gogoa, kosta hala kosta, eredugarria da. Eta lan zoragarria, gurea ezik, emakume guztiona da, urtez urte zuen energia, bizitasuna eta berotasuna transmititu baitizkiguzue.

Gurpil gaineko banpiroak bezala elikatu gara zuen asebetetze-irribarreez, oreka ematen zizuen pedalkadak eta pedalkadak ematen zizuen oreka lortzen zenutenean. Izan ere, askatasunez mugitzea, gure hanken bultzadaz, plazer erraza, eskuragarria eta atsegina da, gauza gutxik ematen dutena.

Zuen gihar guztiek tentsio ezezaguna izan dute astebetez. Min ematen dit “txitxiak” dio Susanak barrez, baina dena pasatuko da eta haizearen sentsazio arina geratuko zaizue aurpegian.

Bilboko Udalak bizikletan ibiltzeko ikastaroak lehiaketara atera ditu. Hori ere gure arrakasta da. Oraingo honetan luzarorako proiektua izatea espero dugu.

Beste edozein tokitan jarraituko dugu, irribarrez edo besarkadaz ordaindutako talde-lanean.

Plazer bat da Euskaldunako ontziolen espazio hau Carolaren begiradapean berrerabiltzea orekatzen ikasteko, garai arraro hauetan hain beharrezkoa egiten zaigun oreka bilatzen.