Urtez urte, eta 20 baino gehiago dira, bizikletari eskerrak ematen dizkiogu gozarazi digun guztiagatik beste pertsona batzuei bizikletan ibiltzen irakatsiz. Boluntariotzako bi asteren bidez egiten dugu, maiatzean eta urrian, eta, bitxia bada ere, beti betetzen dira publizitatearen beharrik gabe.

Itsas museoko arrapalak, urtez urte, gure aparteko ikasleen bilakaera geldo baina etengabearen lekuko dira. Pertsonak hauek, gehienak emakumeak, tematiak, ausartak, sufrituak, alaiakdira, ikastaro hau ematea opari bat da.

Bakoitzak bere erritmoa du orekaren bilaketan. Batzuek gaztetan pedalei eragin zieten, beste batzuentzat aspaldiko zorra izan da eta urteak kostatu izan zaie kitatzea. Jakin badakigu aste bat ez dela kasu askotan nahikoa.


Baina ikasi bitartean, eta Mari Cruzek dioen bezala, gozamenaz gozamen, uda oso bat dute pedalei eragiteko oreka bilatuz eta mantenduz,

Orain badakite gakoa espazioari begiratzea dela, eta ez oztopoari, eta lehen egun hauetan trabatutako muskulatura lasaitzen joatea.

Irailerako izena eman dezakegu? Pozik galdetu dute. Bizikletan ibiltzen ikasteko maiatzako ikastaroa amaitu eta irrikan daude jada irailean bueltatzeko baina uda luzea da eta bizikletak udarako ere badira.


Beti bezala, plazer bat.

Biziz Bizi taldea