Azaroaren 24ko MASA KRITIKOA
Atzoko hotza gorabehera, 30-bat lagun bildu ginen azaroko Masa Kritikoan. Udalak balio zibikoetan sentsibilizatzeko abiatutako kanpainari aurre egiteko, espaloitik joan ginen, bizikleta eskuan, Diputaziotik Udaletxera. Bide batez, oinezkoei azaldu genien ekintzaren zergatia. Masa Kritikoaren bizi-pozak, aurpegi berriak eta ohikoak ikusteak... Horrek bultzatzen gaitu eta arintzen digu kalean egunero sentitzen dugun babesik eza. Hurrengotara arte! [...]