Atzoko hotza gorabehera, 30-bat lagun bildu ginen azaroko Masa Kritikoan. Udalak balio zibikoetan sentsibilizatzeko abiatutako kanpainari aurre egiteko, espaloitik joan ginen, bizikleta eskuan, Diputaziotik Udaletxera. Bide batez, oinezkoei azaldu genien ekintzaren zergatia.



Masa Kritikoaren bizi-pozak, aurpegi berriak eta ohikoak ikusteak… Horrek bultzatzen gaitu eta arintzen digu kalean egunero sentitzen dugun babesik eza. Hurrengotara arte!
Masa Kritikoa bultzatzen dugu, bizikleta aldarrikatuz hiri barneko garraiobide gisa.
Bizikleta egunero erabili eta hilean behin ospatu!
Gaurko Masa Kritikoan aurre egingo diogu Udalaren Kanpaina honi. Animatu eta zatoz gurekin zure haserrea adieraztera!