yihaaaaa2

Ohiko egoerei aurre egiteko hainbat teknika eta trikimailu ikasiko dugu. Hiriko ustekabeko oztopoei aurre egiten eta gurpil gaineko orekan konfidantza lantzeko ariketak.

Helburua geure buruarengan konfiantza izanik beldurra kentzea da: igo behar den zintarria, jaitsi behar den maila, zeharkatu behar diren tranbia- bideak, ustekabeko balaztada, etab. Horretarako, bizikleta gaineko jolasen bidezko oreka-teknikak erabiliko ditugu, norberaren kezkak eta arazoak argituko ditugu.

Norentzat da: batez ere, erraztasunez ibiltzen direnentzat.

Tokia: Itsas Museoa. Bilbo

Kaskoa eta eskularruak ez ahaztu!

Ordua: 09:00

Izena emateko eposta bidali meapunto@bizizbiz.org izen-abizena eta telefono zenbakia.

Izena emateko azken eguna: azaroaren 24a

trebetasun ikastaroa 2016ko azaroa