LARUNBATA: (75km) SODUPE – Artziniega – Angulo mendatea – Quincoces – ESPINOSA  

 

Bizikletaz Espinosara heltzea ez da erraza. Aukeretako bat honako hau da:

Soduperaino FEVE trenean helduko gara, eta tren geltokitik Artziniegara abiatuko gara. (Bilbotik bizikletaz etorriz gero, zenbait km gehiago ateratzen dira). Artziniegara doan errepideak (15km)  trafiko handia du, eta ez du apenas bazterbiderik. Artziniegatik Angulo mendatea igoko dugu (14 km, eta 750 m-ko desnibela), trafiko handia duena ere. Bukaeran tunela dago. Beraz, argiak eta txaleko islatzailea eraman behar dira. Quincocesera desbideratu ondoren, hainbat errepide eta pistek Barandara eramango gaituzte. Handik, bigarren mailako errepide batek Espinosako aterpetxera eramango gaitu. Aterpetxea mantenu erdian erreserbatu da, baina lo zakua edo izarak eraman behar dira ohatzetan lo egiteko.

 

IGANDEA (90km) ESPINOSA – ESTACAS DE TRUEBA mendatea – Vega de Pas – Alceda –  Paseko bide berdea  eta PUENTE VIESGOn edo SARÓNen amaitu

 

Aterpetxetik Espinosara igoko gara eta handik Estaca de Trueba mendate luzera (17 km eta 1345m-ko desnibela). Jaitsiera ere luzea da, 13 km-koa eta bihurgune itxiak eta arriskutsuak ditu, bereziki euria egiten badu, edo zorua bustita badago. Vega de Pas igaro ondoren, Pas ibaia jarraituko dugu. Alcedara doan 3km-ko errepide nazionala saihesteko, CA-263 hartu ondoren, Ocejorantz desbideratuko gara, eta  Pas ibaia zeharkatuko dugu errepide nazionalera heldu baino 3 km lehenago. “Z” bat marraztuz hormigoizko pista aldapatsua  igoko dugu eta handik Alcedara eta bide berdera jaitsiko gara.

Beste batzuetan bezala, autobusa edukiko dugu zain Saron herrian Bilbora bueltatzeko, trenean ezin baitira bizikleta guztiak sartu.

 

Izen ematea: 40 euro. Mantenu erdiko aterpetxea  (afaria, lo egitea eta gosaria) eta bueltarako autobusa barne. Tokia mugatua denez, izena emateko emaila bidali behar duzue meapunto@bizizbizi.orghelbidera. Erantzuna jasoko duzue izen-ematea baieztatuz eta ibildidea jarraitzeko artxiboak eta ordainketa egiteko Laboral Kutxako kontu zenbakia jakinaraziko zaizue.

Izena emateko azken eguna: Irailaren 16a