Bilboko udaletxearen aurrean itxarongo zaitugu eta gosari osasungarri eta goxoa eskainiko dizugu.
Goizeko 7:30etatik 10:30etara autorik gabeko egunaren iruzurra elkarrekin “ospatuko” dugu eta nola ez? Bilboko udalaren gelditasuna.
Ausarta, kementsua, adoretsua zarelako eta egunero ke txarren aurrean aurpegi ona izaten duzulako
Oskolik izan ez eta, hala ere, zure irribarrearekin aurre egiten diozulako autoengan pentsatzen duen hiri honi.
Zuk ere esan nahi diozulako zure udalari egunero amesten duzula hiri atsegin eta kerik gabeko batekin.
Gustukoago dituzulako gosari gozoak auto ilarak baino.
Bizikleta gainean pertsona bat ikusten duzunean gizatasunaren etorkizunean galdutako esperantza berreskuratzen duzulako.
ZATOZ eta gosaldu BIZIZ BIZIREKIN, zure eskubideen alde egiten duen elkartea. Aske egiten zaituzten kate bakarrak bizikletarenak direlako.
Leave A Comment