Apirilaren 29an ehun-bat emakume bildu ginen “Una de las nuestras” izeneko Emakume Txirrindularien I Topaketan. Gure artean, hainbat proiektu inspiragarrien protagonistak: Las Bielas Salvajes, Mujeres Bicibles, Bizikume, Santa Cleta, Dibuja y Pedalea, besteak beste.

Hasierako saioan, bizikletaz ibiltzeko ikastaroen esperientziak azaldu zizkiguten. Besteari ibiltzen irakasten, asko ikasten da. Esperientziaz badakigu hori, baina ongi dago elkarretaratzea eta ikasitakoa amankomunean jartzea. Hiru ekarpen desberdinak entzunda, argi ikusten da emakumeok muga gehiago gainditu behar ditugula kalean bizikletaz ibiltzeko.

Lehenik eta behin, ikastaroak emakumez beteta ohi dira. Baina ibiltzen badakiten artean, bizikleta maiz erabiltzen duten emakume kopurua ere txikiagoa da. Zergatik?

(Iturria: Barómetro de la Bicicleta 2015)

Biziketaren erabilera nomalizatuagoa dagoen herritan, erabiltzaileen ehunekoak parekoagoak omen dira. Agian guztiok muga berberak dauzkagu. Mugak gainditzeko ahalmen gutxiago ote dugu emakumeok?

Beldurra, esate baterako. Erortzeko beldurra, edo trafiko artean ibiltzekoa… Beldurrak eta lotsak eragina handiago dauka emakumeongan, heziketa sexista dela medio.

Angela Van der Kloof-ek garatu du irakasteko metodoa diagrama honetan oinarrituta. Bertan, ibiltzeko behar ditugun baldintzak agertzen dira. Banan-banan aztertuz gero, erraz ikusten da emakumeok zailagoa daukagula:

 

“kirolari” adjetiboaren kutsua ez da iguala gizonengan edo emakumeongan, eta horrek kirola egiteko motibazioa ahuldu dezake. Tamaina egokiko bizikleta eskuratzea, beste baldintza bat aipatzearren, zailagoa da emakumea izanda. (Bilboko mailegu zerbitzuko bizikleta guztiak, adibidez, igualak dira eta 1,60 metro baino gutxiagoko pertsonek ezin dute oinekin lurra ukitu eserlekuan eserita daudela. Horrek segurtasun eza sortzen du ikasi berriengan)

Beste adibide bat: behar dugun trebetasuna garatzeko, arropak eta gorputz hezkuntzak mugatzen gaituzte. Itxuraren inguruko arauak zorrotzagoak dira emakumeontzat gizarte honetan eta horrek jarrera eta segurtasuna baldintzatzen du.

Hori guztia ikusita, ulertzen da zergatik bizikleta ahalduntzeko tresna izan daitekeen. Emakume txirrindulariok, bizikletaz ibiltzeko gainditu dugun guztia, ia konturatu gabe, gure bizitzako beste arlotara eraman dezakegu. Oztopoak sahiesten edo txikitzen, gure burua indartsuagoa egin dugu. Eta besteokin partekatzeko prest gaude!

Gema

Hona hemen esteka interesgarri batzuk:

Ondorioak

“Una de las nuestras” topaketaren inguruko gogoetak

Hizlariei buruz:

http://www.mobycon.com/page/336/angela-van-der-kloof.html

http://www.becali.es/

http://santacleta.com/

Antolatzaileei buruz:

http://www.ciclosfera.com/andrea-maria-navarrete-bicicleta/

http://www.ciclosfera.com/bielas-salvajes/

Feminismoa eta txirrindularitzaren aldeko aktibismoa alderatzen dituen artikulua:

https://alertaciclista.wordpress.com/2016/11/15/feminismo-ciclismo-urbano/