Hilak 13 asteartea izan zen egun tragikoa, baina, ezta superstizioa, ezta zorigaitza ere, ez ziren izan zure heriotzaren zergatia.

Zure heriotza ez zen gertatuko, Bilbo hiria pertsonentzat pentsatuta balego, eta Autonomía Kalea bizikletak kontuan hartuta diseniatuta egongo balitz.

Bost urte pasa dira jada, abestiak zioen bezala “denbora ihesi doa”, eta Autonomiak kale-autopista izaten jarraitzen du. Zure eriotzaren erantzulea Bilboko Udala da, autoak bakarrık axola baitzaizkio.

Bien bitartean, Bilboko poliziak izunak jartzen jarraitzen du, Casilda parkea adin txikikoekin bizikletaz zeharkatzeagatik.

Zure iribarrea galdu dugu, hala ere, bizitzen jarraitzen dugu,ez dago besterik!! Baina, gure bizi-kalitatea gutxitu egin da.

Nahiz eta trafikoaren parte garela jakin,hiri txirrindulariok ostopo eta etsai bihurtu gara askorentzako.

“Carne de camión” izaten jarraitzen dugu.
💔💔💔💔💔💔