Biziz bizik antolatuta, Ibaizabal bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatzeko, Bilbo-Etxebarri-Basauri eta Galdakao artean.

Noiz? Azaroak 25, larunbata, 11: 00etan Diputazioaren aurrean – Kale Nagusia 25
  • N-634 errepidean, Galdakaorantz, Hirubideko biribilgunea eraberritzean ez dago bidegorri arrastorik ezta proiekturik ere.
  • 2024rako Aldundiaren aurrekontuetan, Galdakao erabat ahaztu dute, bizikleten mugikortasunari dagokionez. Biziztza arriskuan ipini gabe Galdakaora bizikletaz iristea edo handik irtetzea kimera bat da.

Hilaren azken larunbatetan! Ez ahaztu kaskoa, derrigorrezkoa hiriarteko bideetan!

Oharra: ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.

 

#BidegorrituBizkaia