Bizikletaz ibiltzen ikasi nahi duten helduentzako ikastaroa.

Tokia: Itsas Museoa.

Ordutegia: 19:00etatik 20:00etara eta 20:00etatik 21:00etara (ordubete)

Egunak: Astelehenetik ostiralera, maiatzaren 15etik 19ra arte

Izena emateko eposta bidali meapunto@bizizbiz.org izen-abizena eta telefono zenbakia.

Irakasle izan nahi baduzu eman izena meapunto@bizizbizi.org  hurrengo datuak zehaztuta:

Erref: irakaslea

Izen-abizenak:

Klaseak emateko egunak  eta orduak:

Bizikletaz ibiltzen irakasten irakatsiko dizugu!!

video 1

video 2

Diote ez dela inoiz ahazten, gure memoriak tinko erregistratzen duela, aspaldiko nahia betetzen duguneko tinkotasunarekin.  

Xumea, erraza da, baina lortutakoan, ia magikoa.

Nire lehenengo BH urdina oroitzapen gutxirekin lotutako irmotasun batez gogoratzen dut. Aspaldiko garaiak ziren. Garai hartan, nork bere herrian eta bere herriko jendeak egindako bizikleta izatea ez zen aintzat hartzen, normaltasunaren zati bat besterik ez zen.

Oroitzen naiz bere atzeko bi gurpiltxoekin, bata bestea baino altuago zegoen, oreka  zail batean. Baina, batez ere, gogoratzen dut  Vicente nire aitaren esku handia, latza, atzazal kamutsekoa, txikitako orekaren bila laguntzen. Geroxeago, nagusia nintzela, bertan bilatuko nuen ere bizitzarako oreka. Gogoratzen naiz parrila askatu zuela eta hala ere, zuzen jarraitu nuela eta, batez ere, askatasun horrek sortu zidan  poztasunarekin. Oinazez beteriko historia batean adiskidetzen nauen gomuta da.

Biziz Bizi elkartean laster berriro ere bizikletaz ibiltzen ikasteko kurtsoa emango dugu eta elkartearen kideak bizikletaz ikasten ari ginela sostengatu zigun eskua bihurtzen gara. Eta halaber, ahoan  hitz kementsu eta lagungarri hori izaten dugu, bi gurpil gainean oreka mantentzen lagundu ziguna.

Hau, emakume orori gure omenaldia da, urte askotan barruan bizikletaz ibiltzeko grina gorde duzuelako, eta orain egia bihurtzeko aukera izan duzuenean, egia bihurtu duzuelako. Pedalei lehenengo aldiz eragiten diezuenean bisaian berreskuratzen duzue txikitako irribarre horri. Zuen kemena, gogoa, grina, desio horri eta baita nahi horretan mina jasateko duzuen ahalmenari ere.  

Biziz Bizin nahiko genuke bi gurpilen gaineko betirako asmakizun magiko honek guri emandako poztasunak zuei ere ematea.

Eskerrik asko txikitako une zoriontsu hura behin eta berriro gure burura ekartzeagatik. Irakasten ari garela, egunero berreskuratzen dugu zuen aurpegietatik.

Marta