PROTESTA EGITEKO DEIALDIA: Ostegunean, martxoak 30, udaletxearen parean, arratsaldeko 7retan

15 minutuz azalduko dugu gure haserrea eta trafikoaren baretzearen aldarrikapena, eta ondoren Gran Via-ra joko dugu Masa Kritikoan parte hartzeko. Hau, hilabetero bezala, 19:30etan abiatuko da Aldundiatik.

Atzo, deialdia prestatzen ari ginela, beste istripu baten berri izan genuen. Garaje batetik ateratzen ari zen autoak, txirrindularia kolpatu zuen bidegorrian eta ondorioz tranbiaren bidean erori zen.  Bazkide batek bidali digu argazkia.

TXIRRINDULARIOK TRAFIKOA GARA
ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!!!

 

Goiburuko argazkia: Ecuador Etxea