Proposamen hau helarazi digute:
Defendatzen dugun hiri ereduaren inguruko hainbat hitzaldi prestatu ditugu UdalBerrin. Lehenengoa, apirilaren 6an, 18.30ean, EHU-ko Paraninfoan egingo da “Hiri inklusibo, parte-hartzaile, eta integratzaile baterantz” izenburupean.
Luxuzko bi hizlarik hartuko dute parte: “Zein da gure tokiko politikek jarraitu behar duten eredua?” izango da María Eugenia R.Palop-en hitzaldiaren izenburua, eta “Bilboren erronkak Hiriko Antolaketarako Plan Orokarren (HAPO) aurrean” Andrea Trespadernerena.
Lehenengo hitzaldien kartela geitzen dizuegu. 2017rako prestatu ditugun beste hitzaldien informazioa helaraziko dizuegu aurrerago.
María Eugenia R.Palop Carlos III. Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofia irakaslea. Genero Ikasketen institutoko ikertzailea eta “Bartolomé de las Casas” Giza Hezkubideen institutoko ikertzailea. Norberto Bobbio, Ikasketa Feministak Taldea eta Biolentzia eta Giza Eskubideak Unesco katedren zuzendaria. Hurrengo monografíak argitaratu ditu:”La nueva generación de derechos humanos. Origen y justificación” (Dykinson, 2001 y 2010) eta “Claves para entender los nuevos derechos humanos” (Los Libros de la Catarata, 2011). Horrez gain, hainbat lan, liburu, eta artikulu argitaratu ditu.
Andrea Trespaderne arkitekto-hirigilea da, eraikuntzan, birgaikuntzan, berrikuntzan eta jasangarritasun patologietan espezializatua. 15 urteko esperientzia du eraikuntza proiektuetan, hirigintzan eta babes ofizialeko etxebizitzetan, besteak beste. Habidite Projects arkitektura saileko kidea izan zen, eta VISESA-ko Berrikuntza eta Jasangarritasun proiektuaetako teknikaria. Bertan, i + g proiektuak garatu zituen Concerto programaren barnean. Hainbat mintegietan irakasle izan da, eta EADIC on-line Plataforman irakaslea da. Bilboko Udal Plangintzarako Aholku Kontseiluko kidea da.
Leave A Comment