Biziz Bizi-k Bilboko bizikletaren egoeraz hornitu du txosten elaboratu hau. Asmoa da Udal Gobernuaren orain arteko inertzia inmobilista aldaraztea eta laburrean Bilbao benetako bizikletazalea izan dezagun, mugikortasun sustentagarriaren aldeko bizikletari guztiok seguru, eroso eta pozik ibil gaitezen.

Horretarako, zeuen indarra eta ideiak funtsezkoak direla esan beharrik ez dago. Zeuen indarra eta aktibismoa kalean, sare sozialetan eta komunikabideetan hiri-bizikletaren aldeko iritzia sortzearren. Eta zeuen ideak hiru gaietarako: zein kaleek osatuko duten bizikletaz ibiltzeko sarea, non kokatu bizi-aparkalekuak eta zein zirkulazio arau berriak onestu behar diren gero eta bizikleta gehiago eta maizago izan dezagun. Bidali itzazue proposamenak (bilbaociclable@bizizbizi.org) hiru gai horietaz.

Txostenak hiru zati ditu:
Udalak zer esan eta egin duen orain arte
Bizikletaren gaurko egoeraren diagnostikoa
Bizikleta sustatzeko ekintza lerroak