Munduan Barrena Bizikletaz” liburua pasa den mendean hasi zen –eta oraindik amaitu ez den—bidaia baten emaitza da. Pusketatxoz osatua dago, niretzat esanguratsuak izan ziren adiskidez, pasadizoz, gogoetaz, mendiz eta basamortuz. Bidez bide eta urtez urte idatzia, 300 orrialde pasatxo ditu, zuribeltzeko eta koloretako argazkiak, mapak, eta hizkuntza bat baino gehiago barruan (euskera da nagusia). Batetik bestera, zati guztiak lotuz, adiskide handi bat dago, mundura hurbiltzen eta askatasun hitzaren zentzu berri bat aurkitzen lagundu didana: bizikleta.

http://munduanbarrena.blogspot.com.es/

Marta Abiega