Apirilak 3, 4, 6
3an oinarrizko ikastaroa: zulaketak, kubiertak, erradioak, pedalak, jesarlekua…
4an erdi mailako ikastaroa: balaztak, zapatak aldatu, kableen aldaketa.
6an aurreratuen ikastaroa: aldaketetako kableak doitu, desbiadorea, koipeztatzea,
doitzeko torlojuak. Kate‐begiak kendu eta ipini trontxakateak erabilita. Katearen
neurri egokia.
Gainera, bizikleta gainean zaudela zerbait izorratzen bazaizu momentuan
konpontzeko erabili ahal diren hainbat “trikimailu”
Parte hartzaileek bizikleta ekarri ahal dute hobeto ezagutzeko. Haietariko bat
erabiliko dugu tailerrak emateko.
Ordutegia: 19:00etatik 21:00ak arte
Tokia: Pilota kalea, 5–Zazpi Kaleak ‐Bilbo
Prezioa: Egun bat 5€/ 2 egun 8€/ 3 egun 10€
Biziz Biziko kideentzat doakoa izango da.
Taldeko gehienezko kopurua: 12 pertsona
Izena emateko: meapunto@bizizbizi.org
Esan zure izen‐abizena eta zein ikastarotan hartu nahi duzun parte.