Larunbatean egingo dugun Martxaren inguruko galderak eta haien erantzunak.

 


Zenbat kilometro dira? Zein da ibilbidea?

13km joan eta 13 buelta, lauan. Mapa esteka honetan: https://goo.gl/H153dr
Aldundiaren paretik abiatuko gara eta Gran Via kalean zehar ibiliko gara Jesusen Bihotza biribilguneraino. Handik, Euskalduna zubitik itsasadarra zeharkatu eta Lehendakari Agirre kalea hartuko dugu Bilbotik ateratzeko. Elorrietan aterako gara errepiedera, eta BI-711tik, ibaiaren ertzetik, jarraituko dugu Zubi Eskegiraino, bidegorria balego bezala. Gobela kalean gora egingo dugu Areetako Geltokiko Plazara. Handik  bide beretik itzuliko gara Bilbora.
Metro geltokiak badugu bide osoan zehar, beraz aukera anitz gurekin elkartzeko eta ibilbidea norberaren beharretara moldatzeko.

Ordutegia?
Oso erritmo lasaian ibiliko gara, giro alaian, aurreko aldietan bezala. 12 t’erdiak aldera iritsiko gara Areetara. Atseden pixka bat hartu, manifestoa irakurri / entzun, eta  itzultzeko bidea berbera hartuko dugu.

Zer egin behar dut parte hartzeko?
Ez dago izena emateko beharrik. Topagunera 11tan bizikletaz etorri, gogoratu KASKOA DERRIGORREZKOA DELA hiriarteko bideetan. Ez utzi etxean.
Martxa errebeindiatiboa da, Ertzaintzari abisoa eman diegu eta tropelaren babesean ibiliko gara.

Zeintzuk dira Martxa honen nondik norakoak?
6 km besterik ez dira San Inazioko bidegorriaren amaieratik Zubi Eskegiaraino. Oinez ere erraz egin liteke! Zergatik ez dugu itsasoraino heltzeko bide segururik?Autoz bidea izatea naturala ematen du… Oinezkoek, txirrindulariok ez ote dugu eskubide hori?
Ez da hondartzara joateko bakarrik (hori nahikoa izango litzateke ezta?), lanera, ikastera edo errekaduak egitera ehunaka aldiz joaten gara Getxotik Bilbora, edo Bilbotik Erandiora, Leioatik Bilbora…
Hirugarren aldiz gogoraraziko diegu arduradunei (Bilboko, Erandioko,Leioako eta Getxoko Udalak, Aldundia eta Bilbao Port), gizarteak beharra daukala, proiektua ahalik eta lasterren aurrera eraman dezaten.

Zer gehiago egin daiteke bidegorria bultzatzeko?
Ekimena zabaldu eta eskaera sinatu!

https://www.change.org/p/diputado-general-de-bizkaia-apoya-la-bicipista-de-bilbao-a-las-arenas

Zalantza gehiagorik? Bota iruzkinetan!

Gema