Gaur  artikulu hau argitaratu dute naiz aldizkarian.  Iruñea, Donostia, Gazteiz, Zaragoza, gure inguruko hirien egoera aipatzen da bertan.

Atzoko Masa Kritikoan gertuko egoera ere izan genuen mintzagai. Bilboko Udalak aho batez onartu zuen trafikoa baretzeko proposamena orain dela 3 urte, baina ez du ia ezer egin. Pasa den astean gutako batzuen artean sortu zen betiko eztabaida, “bidegorria vs. errepidea”… Gainera, Bizkaiko Batzarrak berriro atera du agendan “marra gorria” deritzona.

Zer gertatzen ari da Bilbon? Gure inguruko mugikortauna hobetzeko, zein azpiegiturak dira garrantzitsuenak zuen ustez?

Hemen uzten dizuet atzoko masa kritikoaren argazkia.

2016ko-urriko-masa-kritikoa

Gema