Vasco Navarro trenbide berdea.

Ekainaren 22 eta 23an

 

1927an inauguratu zen tren linea hau, elektrizitatez 2 urte geroago ornitu zen. Orduan Europako trenbiderik modernoetako bat bihurtu zen. Hala ere eta kotxeekin konpetitu ezinik 1967an itxi zuten serbitzua.

“Vasco Navarro” ezagutzen zen trenbidea aitzaki hartuta, aurtengo euskal topaketak, egun bide berde honen zati batetik ibiliko gara. Ibiliko dugun linea zatia Nafarroako Acedo herritik Arabako Maeztu herrira doana izango da.

Bi etapatan besteak beste, Izki parke naturala, Kodes mendilerroaren inguruak eta Lana bailara ezagutuko didugu. Etapa bakoitzak 60 km inguruko luzera izango du. Bide berdeak ez dauka pendienterik baina gure lurraldea ezagututa ez harritu aldapak topatzean.

Acedoko kanpinean egingo dugu lo. Camping Acedo S.L. Carretera Los Arcos s/n 31282 Acedo (Navarra). TLF: 948521351.

Kanpinean taberna eta jatexea dago.
Bertan bidean zehar beharko ditugun jakiaz ornitzea gomendatzen dugu. Atseden lekuetanotorduak emango ditugu. Era berean arreta ipini bizikletako gauzak eramateko, Txubaskeroa, Partxeak, aldatzeko Kamara, haize bonba, argiak, mapa, eta abar.

Izena emateko: meapunto@bizizbizi.org