Epea luzatu dugu urtarrilaren 17ra arte
“Biziminuto” bideo lehiaketaren VI. edizioa
abian dago. Jada zabalik dago bertan parte hartzeko epea, orain hasita eta urtarrilaren 15era arte.
Bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute eta gaia, bizikleta.
Hona bidali zuen copyleft bideoak: biziminuto@gmail.com
Bideoa mp4, mpeg edo avi formatuan erantsi eta mezuan bertan egilearen izena eta film laburraren izenburua zehaztu.
Film labur bat baino gehiago aurkeztu ditzake pertsona berberak, baina sari bakarra jasotzeko aukera baino ez du izango.
Aurten hiru sari emango ditugu eta baita gazteentzako aparteko atal bat egongo da.
– Lehen saria. Pack ‘n Pedal Shield 48 litroko alforja beltzak. Emalea: Ciclos La Ferro.
– Bigarren saria. Helduentzako kasko bat (Ryme Bikes, berdea) eta umeentzako beste bat (Crazy Safety, 2 eta 9 urte bitartekoentzat). Emalea: Urban Bike.
– Hirugarren saria. Segurtasun handiko giltzarrapoa. Emalea: Biziz bizi
–Gazteentzako sari berezia. Lite oineko puzgailu manometroduna, eta argi jokoa eta txirrina. Emaleak: Ciclos Sandonis eta Territorio Ciclista, hurrenez hurren.
Lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.
Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu eta lan horiek Hika Ateneoan (Ibeni moila,1 – Bilbo) ikusi ahal izango ditugu urtarrilaren 26an, ostirala, 20:00etan. Bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte lau irabazleak, han bertan bozka emanez.
Ostean, Biziz Biziren 2018 urteko ekintzei hasiera emateko jaitxoa hasiko da. Jaia “Pasajeros sin billete” taldeak alaituko du. Atsedenaldian Biziminutoren sariak banatuko ditugu.
Urban Bikek eta Ciclos La Ferrok dendaren helbidea aldatu dutela gogorarazten dizuegu. Jarraian dituzue helbide berriak:
Ciclos La Ferro: Martzana Kalea 5, 48003 Bilbo.
Urban Bike: FEVE La Concordia geltokia, Bailén kalea 2, 48003 Bilbo.
Leave A Comment