Irailaren 26an, 27an eta 28an
Trebezia 1 taillerra: Esku bakarrarekin bultzatuz, bigarren bizikleta bat remolkatzea
Zertarako balio du honek?
Tramankulu gainean ibiltzen zoazela, bigarren bizikleta bat eraman ahal izateko.
Aurretiazko abilidadeak:
- Manillarra esku bakarrarekin helduz, ibili ahal izatea
- Lurrean oinak jarri gabe gelditzeko gai izatea, bestelako elementuez baliatuz (semaforoa, bide seinalea, autoa, e.a)
Noiz? Irailaren 26an, asteartea, eta 28an, osteguna, 18:30etatik 19:30etara
Gehienezko lagun kopurua: 5
Taillerean izena emateko, bidal ezazu e-posta meapuntoizizbizi.org helbidera eta bertan adierazi “ Trebezia 1 taillerra”
Trebezia 2 taillerra: bizikleta martxan izanda, pedalaz baliatu gainera igotzeko
Zertarako balio du honek?
Jendez beteriko oinezkoentzako kaleetan zehar ibili ahal izateko , zorua eta pedala abilidadez tartekatuz
Bizikletatik jaitsi eta bertara trebetasunez igotzeko, azken hau geldirik ez badago ere
Ciclocrossen trebatzeko
Laguntzeko tramankulurik erabili gabe ( auto, bankua, e.a) tall-bike batetan igo ahal izateko
Aurretiazko abilidadeak:
_Eskuak heldulekuan izanik, bizikleta gainean zutik egotea pedalei eragiten
Noiz? Irailaren 27an, asteazkena, eta 28an, osteguna, 18:30etatik 19:30etara
Gehienezko lagun kopurua:10
Taillerean izena emateko, bidal ezazu e-posta meapuntoizizbizi.org helbidera eta bertan adierazi “ Trebezia 2 taillerra”
Leave A Comment