Ohiko egoerei aurre egiteko hainbat teknika eta trikimailu ikasiko dugu. Hiriko ustekabeko oztopoei aurre egiten eta gurpil gaineko orekan konfidantza lantzeko ariketak.
Arazoak sortu ahal dizkiguten ohiko egoerei aurre egiteko hainbat teknika eta trikimailu ikastea.
Azken finean, honako egoera hauetan geure buruarengan konfiantza izanik beldurra kentzea da: igo behar den zintarria, jaitsi behar den maila, zeharkatu behar diren tranbia- bideak, ustekabeko balaztada, etab. Horretarako, bizikleta gaineko jolasen bidezko oreka-teknikak erabiliko ditugu, norberaren kezkak adieraziko ditugu eta zenbait bizikleta-mota probatuko ditugu.
Norentzat da: batez ere, nahikoa erraztasunez ibiltzen direnentzat.
Eguna: martxoak 4
Ordua: 10:00
Tokia: Itsas Museoa. Bilbo
Kaskoa eta eskularruak ez ahaztu!
Izena emateko azken eguna: martxoaren 2a
Leave A Comment