Bilbon haserre bizian jarraitzen dugu

2007an Udalak txirrindularientzako bideen Plan Berezia onartu zuen, hirian 12 ibilbide diseinatzen zuena. Hiritarrok inoiz bete ez zen plan on bat ordaindu genuen.
2012an bizikletaren aldeko hiri sareari atxiki zitzaion, garraiobide horren erabilera sustatzeko, eta oraindik ere ez dugu inolako ondoriorik antzeman.

2013an osoko bilkuran eta aho batez trafikoa mantsotzeari oniritzia eman zion, baina alde horretatik ere ez da inolako aldaketarik egon.

2015eko maiatzean, udal hauteskundeen aurretik,Alderdi Sozialistak, zeinaren zinegotzia zirkulazio saileko arduraduna baita,bizikletaren aldeko konpromisoa sinatu zuen. Lehenengo puntuetako bat bizikletaren mahaia sortzea zen, erabiltzaileen elkarteek eta Udalak parte hartzeko gunea, mugikortasun politika diseina zedin.

2016ko apirilean Biziz Bizik bizikletaren mahaia abian jartzeko proposatu zion Udalari, 2016-2020ko hiriko Mugikortasun Planaren diseinuan parte hartzeko. Oraindik ez dugu erantzunik jaso.

Aurten Biziz Bizik lehenengo bizikleta zuria jarri du Bilboko kaleetan, txirrindularia zen Javiren heriotza irudikatzen duena. Azkena izan dadin nahi dugu, autoentzat pentsatuta dagoen egungo Bilbon beldur izaten baikara.

Gil Jauna, hauxe nahi dugu: kale atseginak, trafikoa mantsotzea eta esan eta aldarrikatzen dutena betetzen duten Udal eta zinegotzia. Erreparatu Donostia eta Gasteizi. Bizikletaz mugitzen den munduaren komunitatean, estatuan eta Europan azken postuetan gaude.

Gai honen inguruko elkarrizketak (irratian, erderaz)