Txirrindulari baten heriotzaren aurrean: Istripu gehiagorik ez!! Txirrindulariok trafikoa gara!!
Txirrindulari baten heriotza, zoritxarrez, Juan Antonio Bardemen pelikula famatuaren izenburua baino gehiago da. Gaur, Javi izan da. Ekainaren 1ean Bilbon izan zuen istripuaren ondorioz, hiru aste koman igaro ondoren, hil egin da. Gaur bizikletazaleon familia triste dago, gutariko baten heriotzak tristura emateaz gain, errepideari diogun beldurra areagotzen baitu. Orain txirrindulari honen ingurukoek sentitzen duten sumindurarekin [...]