Txirrindulari baten heriotza, zoritxarrez, Juan Antonio Bardemen pelikula famatuaren izenburua baino gehiago da. Gaur, Javi izan da. Ekainaren 1ean Bilbon izan zuen istripuaren ondorioz, hiru aste koman igaro ondoren, hil egin da.
Gaur bizikletazaleon familia triste dago, gutariko baten heriotzak tristura emateaz gain, errepideari diogun beldurra areagotzen baitu. Orain txirrindulari honen ingurukoek sentitzen duten sumindurarekin bat egiten dugu. Lehen ere bizikletarekin ateratako plazerrik paregabekoarekin identifikatzen ginen.
Hau horrela izanda ere, BIZIZ BIZIk, Bilboko Hiri Txirrindularien Elkarteak, animatu egiten ditu kideak errepidera ateratzera, jakin baitakigu, ondo gainera, gure espazioa ez dagoela espaloietan, errepidean baino. Biziz-Bizik lanean jarraituko du erabiltzaileen egoera ahalik eta seguruena izateko eta erabilera hobetzeko eta errazteko.
Bilbon sarritan agindu digute mugikortasun iraunkor eredu bat abian jarriko dutela, baina autoentzat pentsatutako eta diseinatutako hiri batean jarraitu behar dugu pedalei eragiten. Autoekin lehian ibili behar dugu tokia izateko, baina egoera txarragoan, uste baitute toki hori haien eremu pribatua dela.
Bide-segurtasun politikaren arrakasta elkarbizitzarako arauekiko errespetuan datzala pentsatzen dugu. Hori dela eta, azpimarratu nahi dugu era seguruan aurreratzeko maniobraren garrantzia, 1,5 metroko segurtasun distantzia kontuan hartuz eta abiadura motelduz.
Leave A Comment