Bizikletan ibiltzen ikasteari ekiozu!

2021-09-09T00:51:29+02:002021 9 iraila|Kurtsoak|0 Comments

Bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa

Bai, bai hor duzu irtenbidea, ohiko pedaldun tramankulua, txirringa, txirrindula, bizikletie….

Isiltasunean hara eta hona eramaten zaituena, sasoian egoten laguntzen dizuna , askatasun usaina dariona, hots; mundu

ikuskera zabala eskaintzen dizun jesarleku ezin hobea !

Bete ezazu zeure ametsa eta ikaszazu txirringan ibiltzen urriaren 4tik 8ra 18:00etatik 19:00 etara eta 19:00 etatik 20:00 etara arteko du tarteetan.

Ametsak musutruk lor ditzakezu eta gainera, Biziz Bizi elkartearekin batera, klima larrialdia geldiarazten lagunduko duzu.

 

Matxinada isila duzu hau, ez du kutsatzen ezta erregairik erabiltzen ere, eta jakinzazu pedalari eragiteak utopiak mamitzeko ahalmen izugarria duela.

ZabalzazuLa e-posta eta idatzi honako helbidera: meapunto@bizizbizi,org edo Javiri honako telefonora deitu iezaiozu 667462123. Beso zabalik hartuko zaitugu !

Azken ikasturteko kronika ikus ditzakezu hemen

Azken ikastaroaren bideoa

Laguntzailea: Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun Arloa

Sarrera hau konpartitzeko, hautatu edozein plataforma

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Go to Top