2024ko urtarrilean, beste martxa batekin hasiko gara Galdakaora.

Joan den abenduaren 29an Gernikan izan ginen aurtengo aurrekontuen onarpenean, han agindu ziguten aurten Basauritik Galdakaorako bidegorriaren proiektua egingo zutela, martxa asko geratzen zaizkigu aurretik, baina gutxiago falta zaigu gure helburua lortzeko, animo lagunak.

 

Urtarrilak 27. 11:00etan Diputazioaren aurrean – Kale Nagusia 25

Hileko azken larunbatak! Ez ahaztu kaskoa, derrigorrezkoa hiriarteko bideetan!

Adin txikiko haurrentzat egokia den ibilbidea, 20 minutuko geldialdia.

Galdakaorako martxen bideoak hemen

 

#BidegorrituBizkaia