2023ko irailean Galdakaorako martxekin jarraituko dugu
bidegorri baten bidez lotu ahal izateko.
Galdakao Basauritik eta Bilbotik gertu dagoen udalerria da, baina ezin da bizikletaz bertara heldu eta N-634 errepidetik joatea oso arriskutsua da. Orain eraberritzen ari dira, baina ez dute bidegorririk jarri; ezta babestutako bidetxorik ere.
Gauza asko lortu ditugu zuen laguntzarekin:
• Bilbotik Getxorako bidegorria.
• Zorrotza eta Barakaldo lotzea.
• Basaurira eta Etxebarrira hasi behar duten bidegorria.
• Udaletxetik Etxebarria parkera bidegorria.
• Elorrietatik Gehry zubiraino bidegorria laster lortuko dugu.
Hala ere, oso poliki goaz beste autonomia-erkidego batzuekin alderatuta.
Gure aldarrikapenekin bat egiten baduzu zain izango zaitugu irailaren 30ean, larunbata, 11:00an, Bilboko Kale Nagusian (Foru Aldundiaren aurrean).
Animatu familiarekin eta lagunekin, musikarekin festa giroan eta poliziaren babesarekin joango gara.
Oharra: ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.
Ibilaldiaren iraupena: 11:00etatik 14:00etara.
Ez ahaztu kaskoa zure segurtasunerako
Leave A Comment