@ Ekainaren 27an 18:30 – 19:30

Udalak ez dio erantzuten Gehry zubiaren eta Elorrietaren arteko bizikleta irtenbide bereizi eta seguru baten eskaerari. Beraz, kalera itzuliko gara, auzokideak, txirrindulariak eta ikasleak egunero bizikletaz joan ahal izan gaitezen, baina benetako bizikletetan, ez faroletan zintzilikaturik daudenetan.

Arrazoiak:
* Itsasadarrak jarraitzen duen bide naturala da, eta zabalera nahikoa du.
* Udaletxe eta Ghery zubiaren artekoa erabilgarria izaten ari da.
* Sarrikoraino igo behar izatea onartezina da.
* Mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin nahi duen hiri batean txirrindularien kolektiboa horrela baztertzea ulertezina da.
• Oinezkoentzat eta txirrindularientzat, denontzat dago lekua. Borondatea besterik ez da behar!
Gehry zubiaren eta Zarandoaren arteko bizikleta-katea Biziz Bizirekin, San Ignacio IGE/HLHIrekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin.
Ekarri bizikleta!

Txirrindularia zein oinezkoa izan, etorri zaitez kontzentraziora Hemen ikus ditzakezu lehen irteerako bideoa eta argazkiak

 

 

👇Horrela ditu gustuko udalak txirringak eta ez errepideetan, kutsakor autoen lekua hartzen: 🤮

👇Horrela gustatzen zaizkigu bizikletak guri! 😍👏