Urte berria, helburu bera, Bilbo Nerbioi-Ibaizabal eskualdearekin konektatua izan dadin.
Urte berri honetan ibilbidea aldatuko dugu, Etxebarri eta Basauriko udalerrietatik igaroko da Ibaizabal bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatzeko, Bilbo-Etxebarri-Basauri eta Galdakao artean. Hilaren azken larunbatetan!
Hain urrun eta hain gertu, Bilbotik Galdakaora joan ahal izatea odisea dela dirudien arren, oso hurbil dauden bi udalerri dira. Eta azpiegitura egokiak dituztenez, jende asko animatuko litzateke bizikleta hartzera, horrek dakartzan onura guztiekin.
Cyclable Master Planean (2003-16), Nerbio-Ibaizabal 2. zenbakiko ardatzean, lotura hori ezarri zen. 18 urte geroago gauzatu gabe jarraitzen du. Ez al da behingoz egiteko garaia?
Oharra: ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.
Denbora agortzen ari zaigu, justicia klimatikoa orain! Ez ahaztu kaskoa zure segurtasunerako.!
Orain bai, lor daiteke !!! Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu
Leave A Comment