Egoera klimatiko eta ekologikoaren premiak zein larritasunak erantzun azkar eta erabatekoa eskatzen du, zientziak iragarritako ondorioak ekiditeko.

Hainbat elkartek osatu dute Larrialdi Klimatikorako Hitzarmena. Horren helburua da gaur egungo egoeraren larritasunaz ohartaraztea eta dei bateratua egitea, bai Europako erakundeek eta Espainiako Gobernuak, bai autonomia-erkidegoek eta udalek arazoari aurre egiteko. Garai politiko berri honetan eskatu nahi zaie larrialdi klimatikoa aldarrika dezatela eta beharreko neurriak har ditzatela, negutegi efektuak sortzen dituen gas emisioak desagerrarazteko, zientziak ezarritakoaren arabera eta justizia klimatikoaren irizpideei jarraituz. Mundu osoko tenperatura 1,5ºC baino gehiago igo dadin ekiditea gizateriaren lehentasuna izan behar da. CO2ren emisioak murriztu behar ditugu, gure aztarna ekologikoa planetaren biogaitasunera egokitzeko.

Bizik Bizik bat egingo du Larrialdi Klimatikorako Hitzarmenarekin eta datozen ekitaldietan lagunduko dugu, bertan agertzen diren aldarrikapenekin bat gatozelako, zeren planetaren bizia hobetzeko bizikletaz ibiltzea baino hoberik bada?

Hemen ikus dezakegu Larrialdi Klimatikorako Hitzarmenaren eskaera. Jarraituko dugu laguntzen eta Hitzarmenaren berri ematen.

 

 

   #EmergenciaClimáticaYa

#LarrialdiKlimatikoa