
Ekologistak Martxan, Biraka eta Biziz Bizi taldeek bat egin dute “FREEDOM FLOTILLA. Rumbo a Gaza” ekimenarekin , Palestinari elkartasuna adierazteko, Bizikleta Martxa batekin irailaren 5ean, larunbata
Datorren larunbatean, irailak 5, “Flotilla de la Libertad – Freedom Flotilla“-ren ontzietako bat Bilbon izango da. Ontzi hori berriro nabigatzen ari da genozidioa, okupazioa eta garbiketa etnikoa salatzeko Gaza eta Palestinan. Hemen egongo da hilaren 8ra arte, eta orduan abiatuko da Vigora.
Euskal erakundeek, Palestinarekiko elkartasunean, harrera eta ongietorria egiteko deialdia egin dute. Portugaleten (Mareometroa) eta Getxon (Evaristo Churruca kaia) hasiko da, itsasadarraren ertzean, irailaren 5eko 17:30ak aldera.
Ekologistak Martxan, Biraka eta Biziz Bizi hiriko txirrindularien elkarteak bat egingo dute harrera horrekin, itsasadarraren bi ertzak zeharkatuko dituen bizi-martxa batekin.
Martxa Bilboko Areatzatik abiatuko da 16:00etan, Ezkerraldea (Barakaldo eta Sestao) zeharkatu eta Portugaletera iristeko 17:30ak aldera. Ondoren, Zubi Esekia zeharkatuko du Getxorantz, ongietorriarekin bat egiteko. Martxak Eskuinaldea zeharkatuko du, “Freedom Flotilla”-ren ondoan, Itsas Museoko kairaino. Han, 19:00ak aldera iristea aurreikusten da.
Ekologistak Martxan, Biraka eta Biziz Bizi erakundeek ekimen hori babesteko eta Palestinarekiko elkartasun aktiboa bultzatzeko deia egin diete herritarrei, eta bizikletaz joatera animatu dituzte, itsasadarraren bi ertzetan zabaltzeko.
Pedalei eman Palestinaren alde!
Larunbata, irailak 5.
16:00etan, Bilboko Areatzan, eta 17:30ean, Portugaleten eta Getxon.

Leave A Comment