@Maiatzaren 31n, 11:00etan.

@Diputazioaren aurrean – Kale Nagusia 25

Bizikleta zeharkaldia ibilbide segurua eskatzeko, Bilbo-Etxebarri-Basauri eta Galdakao artean. Hilaren azken larunbatetan!

Herrialde batzuetan maiatza izendatu dute bizikletaren hilabetea, hemen urte osoa izatea nahi dugu, baina horretarako bidegorriak behar ditugu eta Erakundeek lagundu behar dute. Bizikleta erabiltzen dugu guztion osasunerako.

Erakundeak ez dira herritarren beharren erritmoan lanean ari; badirudi, berriz ere, etxeko lanak egin gabe joango garela oporretara.

 

Ibilaldiaren iraupena: 11:00etatik 14:00etara. Martxa musikarekin eta poliziaren laguntzarekin.

Ez ahaztu kaskoa, derrigorrezkoa hiriarteko bideetan!

Oharra: ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.

Orain bai, lor daiteke !!Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu

#BidegorrituBizkaia

 

Hemen gehiago ikus dezakezu