Ekainak (13), 14 eta 15

Ostiralean irteterik baduzue…
Ekainak 13, ostirala
Bilbo – Balmaseda – Ribota de Ordunte (50 km)
10:00etan Concordia (FEVE) tren geltokiaren aurrean geratuko gara, Balmasedarantz abiatzeko. Balmasedan bazkaria (norberak daukana).
17:00etan Balmasedatik (La Calzadatik) irtengo gara Ribota de Ordunte aldera joateko.. Bertan lo egingo dugu. Ezinbestekoa da lo-zakua eta esterilla. Balmasedara bizikletarekin iristeko trenak daude.

Larunbatean bakarrik joaterik baduzu…
Ekainak 14, larunbata.
Ribota – Cabrio mendatea – Bercedo – Espinosa (32 km) ( Balmasedatik 15km gehiago)
10:00etan Ribotatik Espinosarako irteera.
Trenez joan zaitezkete Balmasedaraino eta gero bizikletaz Ribotaraino.
Cabrio mendatea: 7kilometroko igoera, atsedenaldiren batekin.
Pentsio erdia Espinosako aterpetxean (afaria eta gosaria). Espinosara edo Bercedora iristeko trena ere badago.

Ekainak 15, igandea.
Espìnosa – Lunadako mendatea – Lierganes – Solares (55 km)
Lunadako mendatea (1350m): 8 kilometroko etengabeko igoera. 27 km-ko jaitsiera.
Solaresen autobus batek hartuko gaitu arratsaldean Bilbora itzultzeko.
Prezioa: Biziz Biziko bazkidea: 50 €. Bazkide ez direnak: 55. € (aterpetxeko pentsio erdia eta Bilbora itzultzeko autobusa barne).
Izena emateko edo informazio gehiagorako: meapunto@bizizbizi.org edo 667.462.123
Leave A Comment