2025eko Maiatzaren 26tik 30ra, egizu zure ametsa.
Bizikletan ibiltzen ikasteari ekiozu!

XXI. mende teknifikatu honetan… norbere mugen zein gizarte eraldaketaren aurrean amore emango al duzu?

Bizikletan ibiltzen ikasteari ekiozu!

Bai, bai hor duzu irtenbidea, ohiko pedaldun tramankulua, txirringa, txirrindula, bizikletie….

Isiltasunean hara eta hona eramaten zaituena, sasoian egoten laguntzen dizuna , askatasun usaina dariona, hots; mundu ikuskera zabala eskaintzen dizun jesarleku ezin hobea!

Bete ezazu zeure ametsa eta ikaszazu txirringan ibiltzen itsas museoan maiatzaren 26tik 30ra 18-19 eta 19-20ra arteko du tarteetan.

Ametsak musutruk lor ditzakezu eta gainera, Biziz Bizi elkartearekin batera, klima larrialdia geldiarazten lagunduko duzu.

 

     

Matxinada isila duzu hau, ez du kutsatzen ezta erregairik erabiltzen ere, eta jakinzazu pedalari eragiteak utopiak mamitzeko ahalmen izugarria duela.

Irakasle moduan aritzeko, bidali email bat helbide berberera, komeni zaizun ordutegia eta egunak adierazi eta irakasten irakatsiko dizugu 😉

Zabalzazu e-posta eta idatzi honako helbidera: meapunto@bizizbizi.org edo Javiri honako telefonora deitu iezaiozu 667462123. Beso zabalik hartuko zaitugu!