Sestao, Portugalete eta Santurtzi arteko bide seguru eta laua

Osteguna, apirilak 3, 18:30 Solar plazako kioskoan ikusiko dugu elkar

 

Prentsan informazio partziala jasotzen ari gara, non esaten den posible dela bidegorri bidez komunikatzea Bizkaiko punta batetik bestera, zehazki Santurtzitik Ermura. Hala ere, errealitate gordinak erakusten digu, kasu gutxi batzuetan izan ezik, Bizkaia lotu gabeko bidegorriz eta inora heltzen ez diren bidez josita dagoela.
Adibide bat jartzearren, Bilbotik Santurtzira bizikletaz joaten garenok ondotxo dakigu Sestaon eta Portugaleten ez dagoela inolako zirkulazio-plangintzarik Itsasadarrera bizikletaz zuzenean, segurtasunez eta egoera fisiko guztietarako egoki iristeko. Eta bueltan, Santurtzitik pedalei eraginez Sestaora iritsi nahi dutenek, nola egin dezakete aldapa gogorrak eta motordun trafikoaren arriskua saihestuz? Ez al dago bidegorri lau eta seguru bat jartzerik aipatutako hiru udalerriak lotzeko Itsasadarraren ondotik?
Hori da, hain zuzen, jendeak gehien eskatzen duen ibilbidea. Paradoxikoki, bideak igaro beharko lukeen lekutik BizkaiBiziko geltoki bat dago, ezer ezaren erdian.

Karmelok eta Cesarrek oso ondo azaldu dute egoera Tele7-n egindako elkarrizketa honetan