Otsailak 22, larunbata, 11:00
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean
Bai, hilabete honetan maiteminduta gaude, eta ez hau bakarrik, beti maiteminduta gaude gure bizikletekin, bidegorriekin, airea aurpegian ematearekin, gure bizikleten gainean libre sentitzearekin, lagunekin esperientziak eta ilusioak partekatzearekin, horregatik eta beste gauza askorengatik, maiteminduta gaude eta gure maitasuna zuekin partekatu nahi dugu.
Otsailaren 22an, larunbata, itxarongo zaituztegu.
Ibilaldiaren iraupena: 11:00etatik 14:00etara. Martxa musikarekin eta poliziaren laguntzarekin.
Ez ahaztu kaskoa, derrigorrezkoa hiriarteko bideetan!
Oharra: ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.
Orain bai, lor daiteke !!! Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu
#BidegorrituBizkaia
Leave A Comment