Ainhoa, Agurtzane, Amaia, Fernando, Garbiñe, Laura, Neida, Nerea, Olaia, Olga, Paco, Peio, Toñi dira. Eta baita, Elena, Marta, Pilar, Paz.. Batzuk gazteak dira, beste batzuk helduak. Baina denak dira pertsona tematiak, konprometituak eta ausartak.

Ama eta alaba dira, lagunak dira. Bikotearekin, semearekin, txakurrarekin edo bakarrik etortzen dira. Internet bidez edo ahoz aho izan dute ikastaroaren berri. 

Batzuk bi ordutan pedalei eragin zieten, eta beste batzuk berriz bi egun behar izan zituzten, norberak bere ikaskuntza-erritmoa du eta, baina badute zerbait komunean, denek dakarte ilusio bat buruan, bizikletan ibiltzen ikastea.

Harritu egiten dira Bilbon Biziz Bizik duen moduko ikastaro bat egotea, doakoa eta boluntarioek emana, jakintzak partekatzeko ohiturarik ez dagoen garai honetan.

Beste behin ere, arrakastaren maila bat etorri da ekarritako nahiak, gogoak eta ahaleginekin..

Haiei esker badakigu Urdulizeko bidegorriak, beste behin ere, loturarik gabeak direla, petatxuz eginak, eta baita, bizikletan ibili gabe 20 urte daramatzazun arren, ez zaizula ahazten.

Baten batek bizikleta erosi du dagoeneko, eta besteren batek gure prestamu zerbitzutik hartu du finkatzeko, bizikletaz gozatzeko eskubidea ekonomia guztientzat eskuragarria izan behar baita.

 

Itsas museoko arranpei beti ematen diegu protagonismoa, merezi dutelako, baina baita merezi dute buiek, kateek, farolek, hesiek eta oinezkoek ere. Horiek guztiak trebetasunean entrenatzeko gure zirkuitua osatzen dute eta. Eta batzuetan oreka iheskorra bada ere, eroriko baten beldurrak giharrak heltzen badizkigu ere, eta hain gogor helduta gure eskuetatik odolik pasatzen ez bada ere, tximeleten erritmoan aurrera goaz, eta haize leuna aurpegian sentitzen dugu; irmotasunaren eta ausardiaren neurriko saria, hain zuzen.

Belaunaldien bizimodua erraztu du, eta beti harrituko gaitu tramankulu honek sortzen duen plazera; garraiorako, aisialdirako, lagunartean edo bakarka, bizikleta paregabea da!

Beti bezala, gure ikastaroa autokudeaketarako, elkarrekiko laguntzarako eta lankidetzarako deia da, bakarrik ezin dugulako, baina lagunartean bai.

Michel Serresen jatorrizko ideiari buruzko egokitzapena eginda:”Jakintza bat baduzu eta transmititzen baduzu, jakintza hori izaten jarraitzen duzu, baina, horrez gain, jakintza ez zuten pertsonekin partekatu duzu, eta aberastea elkarrekikoa da, emateak jasotzeak bezainbeste aberasten baitu”.

Zorionak guztioi, lortzea arrakastatsua baita, baina baita saiatzea ere.

BIZIZ BIZI