👉 Irailak 28, larunbata, 11:00
👉 Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean
• Hilabete honetan mugikortasun jasangarriaz hitz egingo dizuete, eta, gero, urte osoa ahaztu. Guk urte osoan jarraituko dugu haren alde borrokan, benetan sinesten baitugu.
• Goiz eder batez gozatu nahi baduzu, bizikletaz familian edo lagun berriak egin, zure esperientziak kontatu, euskara praktikatu, oporrak planifikatu, eta hau guztia bidegorri bat aldarrikatzen dugun bitartean, hau da aukera. Zuen zain gaude
Ibilaldiaren iraupena: 11:00etatik 14:00etara. Martxa musikarekin eta poliziaren laguntzarekin.
Ez ahaztu kaskoa, derrigorrezkoa hiriarteko bideetan!
Oharra: ibilbidean zehar, trena edo metroa hartzeko aukera ere baduzue.
Orain bai, lor daiteke !!! Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu
#BidegorrituBizkaia
Leave A Comment