Ikasturteko kronika zuei eskaintzen dizuegu beti, zuek gabe gu ez ginatekelako egongo. Baina, oraingo honetan, geure buruari eskainiko diogu, gu gabe zuek ere ez zinatekelako egongo. Berez, esan daiteke osagarriak garela.
Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroei esker, boluntarioz osaturiko elkarte bihurtzen gara. Bertan 18 urte daramatzagu elkar irakasten. Zuek bizikletan ibiltzen ikasten duzue, eta guk, boluntariook, zuen gogoetatik ikasten dugu, zuen kemenetik… ikasten dugu inoiz ez direla utzi behar gure kontzientzietan logaleak dauden amets txiki horiek.
Aitortu behar dizuegu batzuetan beldur garela. Min hartuko ote duzuen beldur garela, eta bihotza apur bat estutzen zaigula lurrean ikusi eta korrika azkar goazenean.
Zuen poza kutsatzen diguzuela ere aitortzen dizuegu, zuen lorpen guztiekin oihukatzen, txalotzen eta gozatzen dugula. Horrela, pedalei eragiteko itxaropenaren eta beldurraren arteko orekak urtez urte batzen gaitu.
Elkarteko emakumeoi bikoiztu egiten zaigu poza, bizi dugun patriarkatuari jartzen diogun adabaki txiki honekin; izan ere, gehienetan emakumeak zarete ikastaroetan laguntzen gaituzuenak.
Arrakasta handia dugu, gure teknika entzuten, errespetuan eta maitasunean oinarritzen delako.
Leave A Comment