Biziz Bizi elkarteak parte hartuko du Mugikortasun Jasangarriaren Aldeko Foroan, Bilboko Udalak gonbidatuta, beste 30 erakunde, elkarte eta empresen artean. Horretan parte hartzeko, Udal gobernuko talde guztiok adostutako ituna sinatu dugu guztiok. Hona hemen daude itunaren printzipioak:
- Mugikortasun-arloko politikak herritarren osasuna eta bizimoduaren kalitatea hobetzera orientatzea genero-ikusmoldetik.
- Hartzen diren mugikortasun-neurriak bide-segurtasunarekin bateragarriak direla bermatzea. Gainera, trafikoa lasaitzea xede nagusien artean dago.
- Elektrifikaziorantz egitea edo “zero emisioko” alternatibak hartzea ibilgailu publiko eta pribatuetan, partikula kutsakorrak eta CO2 isurtzea gutxitzeko.
- Hiri barruko mugikortasunaren eragin akustikoa murriztea eta herritarrek atsedena hartzeko eskubidea bermatzea.
- Hiri barruko garraiobideetan genero-mugikortasun berezia sortzeko erronkari ekitea eta arlo honetan dagoen aldea apurtzea.
- Adina, baldintza fisiko zein psikikoak eta abar edozein izanik ere, pertsona guztien mugikortasun inklusiborako eskubidea bermatzen duten mugikortasun-neurriak lantzea eta, horrekin, hiriaren leku guztietarako irisgarritasuna erraztea.
- Hiriaren gizarte-kohesio eta integrazioaren ikuspuntutik ekitea mugikortasun-politikei, auzoen arteko konexioa hobetuz, auzo guztien garapen egokia ahalbidetuz eta leku ezberdinetako pertsonen arteko elkarrekintza erraztuz.
- Adostasuna eta ikusmolde globala funtsezko irizpide bihurtzea, hain zuzen, Bilbo barruko mugikortasuna diseinatzeko, arlokako ikusmoldeen gainetik ikusmolde globaletik ekinez.
- Hiria eta haren auzoak eta kaleak ekonomikoki dinamizatzen lagundu dezan mugikortasun-eredu bat sortzea. Zerbitzu, turismo, merkataritzaren eta abarren garapena indarberritzea.
- Mugitzeko modu jasangarriak eta eraginkorrak lehenestea (oinez, bizikletaz, garraio publikoz,…) eta ingurumenean eraginik handiena (eguratsa, akustika, klima,..) dutenekiko arrazionalizazio-neurriak ezartzea.
- Oraingo eta etorkizuneko beharrak (epe labur, ertain eta luzera) kontuan hartzen dituen mugikortasun-eredua sortzea eta mugikortasun-neurrien diseinuan kontuan hartzea; bai hiriaren erabilerei, bai mugikortasun-joeren eta, beste batzuen artean, baldintza ekonomiko eta demografikoen bilakaerari dagokienez.
- Hiriaren espazio publikoa oinezkoen erabilerarako eta gozamenerako berreskuratzea erraztea.
- Hiri barruko trafikoaren kudeaketa eta horri buruzko informazioa hobetzeko teknologia berrien aurrerapenak aprobetxatzen dituen mugikortasun-eredua sortzea.
- Motorrik gabe mugitzeko modu berrien aurrean irekia eta malgua den mugikortasuna sortzea, modu berri horietarako espazioak eta azpiegitura egokiak jarriz.
- Aurreko printzipioak lortzeko herritarrek, elkarteek, enpresek, administrazioek eta alderdi politikoek ere ardura parteka dezatela lortzea, Bilbo barruko mugikortasun jasangarriaren aldeko foro bat eratuz. Mugikortasun jasangarria denon artean lortu beharrekoa da eta denon onerako da.
- Bilboko Udala itunaren liderra eta lortu nahi dugun hiri-ereduaz adostasuna lortzeko arduraduna izango da.
Bilboko Udalaren web orrian berria irakurtzeko, sakatu hemen.
Mugikortasun Jasangarriaren aldeko plana ikusteko, jarraitu honako esteka hau
Leave A Comment