Ez da oso ona, ezta ona, baizik eta hobegarri edo txarra zuzenean. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren datuak egiazta ditzagun: nitrogeno dioxidoa (guk ulertzeko, autoetako gasak batez ere, arnas gaitz kronikoak, bronkitisa, asma, alergia etab. eraginak izanik, populazio gazteengan bereziki bere metatze-efektuagatik, goraka doazen gaixotasunak). Osanunerako kalte larriak ez sortzeko onartutako muga: 40 μg/m3 urtean eguneko batez bestekoa, Europar Batasunak 1999an ezarrita, Estatuan 2002ko errege-dekretuak balioztaturik. Hori dela eta, Bilbo erdigunean 2016 urteko batez bestekoa: 41,63 μg/m3; 2017koa: 43,02 μg/m3; 2018koa urte bukaeran ikusiko dugu. Funtsean, pasatuta gaude eta poluzioa ez doa behera baizik eta gora.
Eta ondorioak bistan daude: horregatik 6.000 eta 15.000 pertsona inguru hil egiten dira Estatu mailan, hiri handietan batez ere, Bilbao horien artean. Eta Europar Batasunak isunak ezartzen ditu, zera, osasunaerako kalteaz gaiz, politikarien ezgaitasuna ordainduko dugu gure sakelatik. Gure soluzioa oso sinplea da: arras kotxe gutxiago, arras bizikleta gehiago.
Rafa Ajangiz
Leave A Comment