Parte hartzaileek bizikleta ekarri ahal dute,hobeto ezagutzeko. Haietariko bat erabiliko dugu tailerrak emateko.

23an oinarrizko ikastaroa: zulaketak, kubiertak, erradioak, pedalak, jesarlekua…
30an erdi mailako ikastaroa: balaztak, zapatak aldatu, kableen aldaketa.
13an aurreratuen ikastaroa: aldaketetako kableak doitu, desbiadorea, koipeztatzea, doitzeko torlojuak. Kate‐begiak kendu eta ipini trontxakateak erabilita. Katearen neurri egokia. Gainera, bizikleta gainean zaudela zerbait izorratzen bazaizu momentuan konpontzeko erabili ahal diren hainbat “trikimailu”

Ordutegia: 19:00etatik 21:00ak arte
Tokia: Ekoetxea, Pilota kalea, 5–Zazpi Kaleak ‐Bilbo
Prezioa: Egun bat 5€/ 2 egun 8€/ 3 egun 10€
Biziz Biziko kideentzat doakoa izango da.
Taldeko gehienezko kopurua: 12 lagun

Izena emateko: meapunto@bizizbizi.org
Esan zure izen‐abizenak eta zein ikastarotan hartu nahi duzun parte