Ekainaren 23 eta 24an.
Ardatz nagusiak Plazaolako tren bide berdea eta Aralarko Larraun bailara izango dira.
Plazaola trenaren hasieran Leizarango meatzak eta Andoain herriko Norteko tren geltokia komunikatzen zituen.
1914an linea handitu egin zen eta orduan Donostia eta Iruñea hiriak lotu zituen. Trenak bidaiariak eta merkantziak eramaten zituen. Gerra zibilaren ondorioz trenaren egoera ekonomikoa ez zen batere ona eta 1953ko uholdeek hainbat zubi eta burni bidearen parte bat eraman ostean serbitzua itxi egin zen.
Urte asko pasa eta burni bide hura gaur bide berde bat bezala disfrutatu dezakegu. Bideak erakusten dizkigun paisaiak zoragarriak dira, besteak beste Aralar mendizerrako Larraun bailara. Aste buru honetan bi gauzak, Plazaolako bide berdea eta Larraungo herrixkak eta bere inguruak uztartuko ditugu.
Izena emateko: meapunto@bizizbizi.org
Leave A Comment